XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kale gizatsuak eta etxe isilak Mezkiten inguruetan biltzen dira etxeak, merkataritzaz beteriko kaleetan etxarte ixiletan auzotegiak multzotuz.

Hilobiak iturrien ondoan agertzen dira, txabolak egoitza aberatsen itzalean....

Etxartea da azken baten dio Kemal Ahmet Aruk Istanbul-eko biztanleen elkartze tokia, han biltzen dira alboz-albo aberats eta txiroak

Auzogo paketsu eta mokokaldirik gabekoa, Koran-ari esker.

Liburu sagaratu onek agintzen du aberatsak behartsuekin erkidetzea, eta gizarteko egintzetarako, auzogoaren eraikuntzarako eta eliz etxeetarako emaitzak egitea.

Kaleak hertsiak dira, bihurriak, aldapatsuak gehienetan.

Neguan oinak lokatzetan sartzen dira eta udaran hautzez estali.

Zaila da, ondorioz, joan etorria.

Garraioak gizonen sorbaldaz bakarrik egin daitezke edo astoekin.

Etxeek, egurrezkoek, oinarri gogor bat dute, eta estalketa bat.

Jauretxeak eta egoitza haundiak bakarrik dira harri edo adriluzkoak.

Etxe aurrea ondo lerroturiko leioek zulatzen dute.

Moucharabieh deituriko burni hezi batek babesten du behe aldea.

Horrela ikus dezateke emakumeek, ikusiak izan gabe.

Behe-etxeak ez du baliotasun haundirik.

Kale aldetik itsua da edo zulo batzuk besterik ez ditu eta morroien lo-gela edo zabartegitzat erabiltzen da.

Istambul-eko etxeak, arau gabe tokituak dira.

Ez da honetaz turkiar administralgoa arduratzen, ez du uri erakunderik ere.

Muhtesib-ek azokak zaintzen dituzte eta su-hiltzaileak erreketaz kezkatzen dira.

Ez dago iñor kaleak garbitzeko edo herriren tokiaz jabetzea mugatzeko.

Erromatarrek eta bizanziotarrek hiri-bide zabalak utsi ez ba-zituzten.

Istambul etxe nahaspilo bat besterik ez zen izango.

Hala ta guztiz arauz bizi dira herrikoak.

Ez dago borrokarik, ez dira ezpata-jokuzaleak, ez dute ardorik edaten, ez ere lo-belarrik erabiltzen, eta ez dute dirurik jokatzen.

Horrela eztabaidarik gehienen iturria hertsia dago.

Munoa zehartuz Soliman-en mezkitarantz igotzen den Istambul-eko kalea.